Bihar egingo dute maiatzeko bigarren odol ateraldia

Mailo Oiarzabal 2022ko mai. 24a, 08:34
Parrokiaren Soreasuko lokalaren sarrera.

Joan behar duten odol emaileek bihar goizean bertan hartu behar dute arratsaldetako txanda, telefonoz deituta. 17:00etatik 21:00etara ariko dira odola ateratzen Parrokiaren Soreasuko lokalean.

Maiatzerako bi odol ateraldi antolatu ditu odol emaileen Azpeitiko elkartekoek. Hilaren 11n egin zuten lehendabizikoa, eta bihar, hileko azken asteazkenarekin, egingo dute bigarrena.

Aspaldiko hilabeteetan bezala, Parrokiaren Soreasuko lokalean egingo dute odol ateraldia, 17:00etatik 21:00etara. Odola emateko asmoa duten herritarrek aurrez hartu behar dute txanda; horretarako, bihar goizean deitu behar dute 943-00 78 84 telefono zenbakira.