Sanjuandegiko festak 2022

Salgai jarri dituzte Sanjuandegiko festetako otorduetarako sarrerak

Julene Frantzesena 2022ko mai. 23a, 09:48

2019ko auzo bazkariko irudia.

XJ Auzolaneanek bertso afaria, gazte afaria eta auzo bazkaria antolatu ditu aurtengo festetarako. Bertso afaria ekainaren 1ean izango da, gazte afaria ekainaren 3an eta auzo bazkaria ekainaren 4an.

Gerturatzen ari dira Sanjuandegiko festak. Horren erakusle da egitarauaren barruan antolatu dituzten otorduetarako sarrerak salgai jarri izana. XJ Auzolaneanek bertso afaria, gazte afaria eta auzo bazkaria antolatu ditu aurtengo jaietarako ere.

Bertso afaria ekainaren 1ean, asteazkenez, izango da, Sanjuandegiko Baigeran. 25 euro ordaindu beharko da hara joateko txartela, eta horiek Jim Clarken, Orkatzen nahiz Baigeran eskuratu ahal izango dira.

Bestalde, ostiraleko gazte afarirako txartelak ere salgai daude, hamabost eurotan, eta zapatuko auzo bazkarirako txartelak, berriz, hamabi euroren trukean eros daitezke.