Jexux Zelaiak hirugarren egin du aurten ere Espainiako Igoera Bertikalen Kopan

Mailo Oiarzabal 2022ko mai. 22a, 18:17
Zelaia, ezkerretik hasita aurrena, Castro Valnerako Igoeraren podiumean. (Utzitakoa)

Iaz lortutako sailkapena berretsi du azpeitiarrak 50 urtetik gorakoen mailan. Castro Valnerako igoera jokatu dute gaur, aurtengo kopako azkena, eta bere mailan laugarren sailkatu da Zelaia.

2021ean bezala, aurten ere hirugarren postua lortu du Jexux Zelaiak Igoera Bertikalen Espainiako Koparen azken sailkapenean, 50 urtetik gorakoen mailan.

Bost probak osatu dute Espainiako Koparen aurtengo egutegia. Estreinakoa, Granadan, irabazi egin zuen Zelaiak. Gaur, berriz, azken lasterketa jokatu dute Vega de Pas herrian, Kantabrian, eta bere mailan laugarren egin du azpeitiarrak Castro Valnerako igoeran.