40 motozale elkartu dira Scooter Topaketan

Nerea Uranga 2022ko mai. 22a, 14:19

Scooter Topaketa egiten ari dira gaur goizetik Azpeitian. Hainbat tokitatik etorritako 40 motozale elkartu dira.

Scooter topaketa egiten ari dira gaur, igandea, Azpeitian. 10:00etatik 11:00etara artean antolatzaileek harrera egin die parte hartzaileei. Toki askotatik etorritako Vespa eta Lambretta zaleak bildu dira: Amezketatik, Bilbotik, Eibartik... 11:ooetan, motoan kostatik itzulia egin dute, eta Azpeitira bueltan Sanagustin kulturgunean elkartu dira bazkaltzeko. Bitartean, motoak herriko plazan eduki dituzte erakusgai.