Landare estanpazio tailerra egingo dute igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena 2022ko mai. 23a, 09:05

Ehunetan egingo dituzte estanpazioak, 4 urtetik gorako haurrek eta haien senideek. Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea; ostirala izango da horretarako azken eguna.

Hileko azken iganderako, maiatzaren 29rako, ehun arte tailerra prestatu dute Ekoetxean. Familia ekintzen barruko hitzordua izango da, eta 4 urtetik gora haurrei eta haien senideei zuzendutako saioa 11:00etan hasiko da. Parte hartzaileek landareen estanpazioa egingo dute paperean nahiz oihalean, mailuarekin kolpe txikiak emanda.

Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, plazak mugatuak izango baitira; maiatzaren 27a, ostirala, izango da horretarako azken eguna, eta herritarrek info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora idatzi edo 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta.