Sanjuandegiko festak 2022

Sanjuandegiko festetako I. Gazteen Patata Tortila Lehiaketako izen-ematea, zabalik

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 18a, 11:38

Ekainaren 4an izango da lehiaketa, 17:00etan hasita. 12 eta 18 urte arteko gazteek har dezakete parte tortila patata txapelketan, eta gehienez 5 pertsonako taldeak osatu ahalko dira. Maiatzaren 24an itxiko dute izen-ematea.

Gazteen Tortila Txapelketa antolatu du aurrenekoz XJ Auzolanean taldeak aurtengo festetarako, eta dagoeneko ireki dute izen-ematea. Lehiaketa 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta parte hartu nahi dutenek honako galdetegi hau bete beharko dute. Horretarako azken eguna maiatzaren 24a izango da. 

Ekainaren 4an 17:00etan hasiko da txapelketa, horretarako txosnen aurrean jarriko duten gunean. Binaka nahiz taldeka parte har daiteke txapelketan, baina gehienez bost pertsonako taldeak osatu ahalko dira.