Zozketa

'Improvisa una antiga poesia' emanaldirako sarrerek badituzte saridunak

Zerbitzuak 2022ko mai. 13a, 13:21

Ikuskizuna maiatzaren 20an izango da, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean.

Remundu Piras poeta eta inprobisatzaile sardiniarraren obran oinarritutako Improvisa una antiga poesia ikuskizuna izango da hurrengo ostiralean, maiatzak 20, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Tra Parola e Musica-Casa di Suoni e Racconti erakundeak ekoiztutako emanaldirako Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak emandako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak zozketan parte hartu duten bazkide guztien artean. Zozketa egin ondoren, Henar Aranguren eta Peio Aizpuru dira sarreren irabazleak.