Gutuna

Sistiagako bizilagunok itxita dugu etxera joateko bidea

Oroitz Segurola Olaizola 2022ko mai. 12a, 10:12

Duela bost hilabete erori zen Sistiaga erreka eta Kukuherri arteko bidea, eta ordutik etxera joateko bidea itxita dutela salatu dute Sistiagako bizilagunek. Arazo hori konpontzeko bitartekoak jartzeko eskatuz, honako mezu hau bidali du Oroitz Segurolak.

Sistiagako bizilagunak gara, eta mezu honen bidez, gure kexa adierazi nahi dugu.

Bost hilabete pasatu dira Sistiaga erreka eta Kukuherri arteko bidea erori zenetik, eta oraindik gure etxetara joateko bidea itxita dugu. Lehenagotik ere kexu ginen bidea ez zegoelako egoera onean, baina ez diote sekula behar bezalako arreta eskaini. Behar zen garaian ezer ez egiteagatik, lur zati handiagoa mugitu da orain, eta horrek obra eta gastu handiagoa eskatzeaz gain, sail batzuk hondatzea eragin du.

Jakin badakigu obra handia dagoela egiteko eta horretarako aukerak aztertzen ari direla, baina ez zaigu normala iruditzen horrenbeste denbora igaro eta aurrerapenik ez ikustea. Horregatik, bitartean bada ere, bidea gure etxeetara joateko moduan jartzea nahi genuke.