Zozketa

Zetak taldearen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mai. 9a, 12:58

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Zetak taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, maiatzak 14, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostegunean jakinaraziko ditu Uztarriak.