Igarako errota bisitatzeko aprobetxatu dute goiza hainbat herritarrek

Julene Frantzesena 2022ko mai. 8a, 19:11
Hainbat herritar Igarako errotan. (Ekoetxea)

Gipuzkoako Erroten Eguna zela eta, goizean hiru bisita egin dituzte: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.

Gipuzkoako Erroten Eguna izan da gaur, eta lurraldeko hainbat errota bisitatzeko parada izan dute herritarrek, tartean Azpeitian kokatuta dagoen Igarako errota. 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan hasita egin dituzte bisitak, eta herritar ugari izan dira horietan.