Txupinazoarekin eta hitzaldiarekin hasi dute Gazte Astea

Julene Frantzesena 2022ko mai. 3a, 09:16

Hainbat lagun elkartu ziren Gaztetxean, eta Inflazioa, bizitzaren garestitzea eta krisia izenburu hartuta aritu ziren solasean. Gainera, Artekaren erakusketa ikusteko aukera ere izan zuten hara joandakoek.

Atzo, astelehenez, txupinazoa botata eta solasaldia gauzatuta hasi zen aurtengo Gazte Astea. Hainbat lagun elkartu ziren Gaztetxean, eta Inflazioa, bizitzaren garestitzea eta krisia izenburu hartuta aritu ziren solasean. Gainera, Artekaren erakusketa ikusteko aukera ere izan zuten hara joandakoek.

Gaur beste hitzaldi bat izango da, XX. mendeko esperientzia sozialisten irakaspenak eta komunismoaren gaurkotasuna izenburupean eskainiko dutena, hain zuzen ere. Ondoren, afaria egingo dute Gaztetxean.

Aste osorako hainbat ekitaldi antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak, hala nola mahai inguruak, ping pong txapelketa, garagardo dastaketa, kontzertuak eta magia ikuskizuna.