Singular Dendak ziurtagiria jaso du Txintxu gozotegiak

Singular Denak ziurtagiria jaso duten saltokietako ordezkariak eta erakunde sustatzailetako ordezkariak, atzo, Donostian. (Gipuzkoako Merkataritza Federazioa)

Bezeroei eskainitako tratu pertsonalizatuagatik bereizgarriak diren saltokiei egiten die aitortza Gipuzkoako Merkataritza Federazioak sustatutako Singular Dendak ziurtagiriak. Aurten, guztira, Gipuzkoako hemezortzi saltokik jaso dute ziurtagiria.

Azpeitiko Txintxu gozotegiak Gipuzkoako Merkataritza Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten Singular Dendak ziurtagiria jaso du. Singular Dendak ziurtagiriak bezeroei eskainitako tratu pertsonalizatuagatik bereizgarriak diren saltokiei egiten die aitortza. 

Atzo egin zuten ziurtagirien banaketa ekitaldia Donostian, eta bertan izan zen Txintxu gozotegiko Iñaki Odriozola. Gozotegiko ordezkarien hitzetan, "lanaren eta esfortzuaren emaitza" da jaso duten aitortza.  

Guztira, Gipuzkoako hemezortzi saltokik jaso dute aurten Singular Dendak ziurtagiria: Azpeitiko Txintxu gozotegiak, Azkoitiko Aizterri Homek eta Noah arropa dendak, Zarauzko Aurora Miralles estudioak, Cazalis zapata dendak eta Veronica Cazalis estetika eta kinesologia zentroak, Donostiako Aines, Alboka artisautza, Choc-Arte, Kies, Maman Bebe, MH World, Muguet, Petit Comite, Sombrereria Leclercq eta Usoa dendek eta Eibarko Gigil Design Studiok. 

Dagoeneko 223 saltokik dute Singular Dendak ziurtagiria. Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren arabera, Gipuzkoako kaleak "dinamikoago egin", eta "originaltasunagatik" nabarmentzen diren saltokiak dira Singular Dendak: "Arreta deitzen duten eta erakartzen duten dendak dira, bezeroa erabaki guztien erdigunean dagoen saltokiak, eta haiekin konplizitatea sortzea dute helburu".

Txintxu gozotegiko arduradun Iñaki Odriozola, saria jasotzen. (Txintxu gozotegia)

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide