Kultur taldeak

Izarraitz Txistulari Taldea

Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 14a, 10:00

Sorrera: 1981. 

Egoitza: Zaharren egoitzako goiko solairua, Enparan kalea 6.

Harremanetarako: Edu Arana (eduaranag@gmail.com).

Historia: Izarraitz taldea 1981. urtean sortu zen. Handik hainbat txistulari pasatu da geroztik. Helburuak: batez ere, musikaren alde lan egitea, eta herriz herri txistua eta euskal kultura zabaltzea; musika eta txistuaren ikasketak egin nahi dituzten taldekideei titulazioak lortzen lagundu eta bultzatzea; Azpeitiko nahiz kanpoko beste kultur taldeekin harremanak izatea; herriari igandero diana eta goiz-eresia eskaintzea, eta hiru hilabetean behin, kontzertu bat; urte guztian txistua presente izatea Azpeitiko herriak, eta edonori laguntza eskaintzea.

Jarduera: Urtekoak:

  • Igandero, diana.
  • Urte Berri eguna: diana.
  • Errege Eguna: diana.
  • San Sebastian festak: korporazioa eta sokamuturra.
  • Karnabalak: diana eta sokamuturra.
  • Asteburu Musikala: kale animazioa.
  • San Juan bezpera: San Juan martxa eta dantzarako piezak suaren inguruan.
  • San Inazioak festak: kalejira, diana, korporazioa eta zezenketak.
  • Santo Tomasak festak: diana, eta buruhaundi eta erraldoiak.
  • Eguberriak: Barrenetxea Abesbatzarekin, jaiotzarekin kale buelta; diana.
  • Besterik: taldeak Joxe Mari Gurrutxaga Txokolo txistulariaren errepertorioa grabatu zuen disko batean, baita Txistulari aldizkarian argitaratu ere. Gainera, txistu alardeak antolatzen ditu.

Elkarrizketa (2022-6-29. Uztarria-eus). Hiru esan:

  • 🟠“Pasio bat da txistua, eta ez dugu hutsik egiten”.
  • 🟠"Nahiko genuke musika eskolatik jendea ekartzea taldera, probatzera ekitaldi zehatz batzuetan".
  • "Herria girotzea, han eta hemen parte hartzea, eta euskal kultura sustatzea ditugu helburu".