Azpeitiko Udala Hazparnen ere korrika

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 9a, 18:29
Eneritz Albizu, Daniel Camblong, Leire Goenaga eta Aitor Bereziartua gaur Hazparnen, Korrikan. (Azpeitiko Udala)

Bi herrien senidetza batzordeko Daniel Camblong eta Isabelle Pargaderekin batera eraman dute lekukoa Aitor Bereziartua, Eneritz Albizu eta Leire Goenaga zinegotziek gaur Lapurdiko herrian.

Atzo Azpeitian, eta gaur Hazparnen (Lapurdi) parte hartu du Korrikan Azpeitiko Udalak. Aurreko edizioetan bezala, Azpeitiarekin senidetutako herrian ere euskararen aldeko egitasmoan lekukoarekin ibili dira Azpeitiko udal ordezkariak.

Hain zuzen ere, Aitor Bereziartua, Eneritz Albizu eta Leire Goenaga zinegotziek ordezkatu dute udala Hazparnen, eta i herrien senidetza batzordeko Daniel Camblong eta Isabelle Pargaderekin batera eraman dute Korrikaren lekukoa.