Azpeitiko Korrika Txikiak goizean utzitako unerik gogoangarrienak, bideoan

Urtzi Oteiza 2022ko api. 8a, 15:42

Pasatu da 22. Korrika Azpeititik, eta ordu batzuk lehenago herriko ikastetxeetako ikasleek Korrika Txikia egin dute kaleetan zehar. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu irudiak.

Herriko haurrek eta gaztetxoek gogotik egin dute lasterka goizean. Dagoeneko pasatu da 22. Korrika Azpeititik, eta, horren aurretik, Korrika Txikia egin dute herriko kaleetan zehar Azpetiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek. 10:15ean igerilekuaren aurretik abiatu da Korrika Txikia, eta anbulatorio aurretik igarota, Alde Zaharreko kaleetan barrena ibili ostean, plazan amaitu du ibilbidea. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu gaurko Korrika Txikiko irudiak.