Nagore Alkorta, Eudelen 40. urteurrenaren ekitaldian

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 6a, 15:32
Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea (ezkerretik hasita aurrena), Eudelen urteurreneko ekitaldian. (Eudel)

Euskadiko Udalen Elkartearen egungo elkarteburuordeetako bat da Azpeitiko alkatea, eta gaur Gasteizko Europa jauregian egin duten ekitaldi instituzionalean parte hartu du.

Euskadiko Udalen Elkarteak, Eudelek, 40 urte beteko ditu datorren maiatzaren 8an, baina gaur egin du urteurren hori ospatzeko ekitaldi instituzionala. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletako, gainerako erakunde guztietako eta Europako udal zein eskualdeetako (CMRE) ordezkariak elkartu dira goizean Gasteizko Europa jauregian. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da ekitaldi instituzionalaren burua, Gorka Urtaran Eudeleko egungo elkarteburuarekin, eta Jose Antonio Santano eta Nagore Alkorta elkarteburuordeekin batera.

Besteak beste, gaur egungo alkateek beren aurreko udal agintariak omendu dituzte gaurkoan, eta 40 urteotan Eudelen elkarteburu izan direnek jaso dute aitortza guztien izenean.