Ekindarren abiapuntu batzarra, bideoan

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 18a, 17:19

Ekindar kooperatibaren abiapuntu batzarra izan zen asteazken iluntzean Soreasu antzokian. Gaiaren bueltan egin den bigarren bilkura izan zen, eta ikusmina sortu zuen egitasmoak. Izan ere, ia leporaino bete zen antzokia. Udalak argitaratu duen bideo honetan ikus daitezke Krean kooperatibakoek eta udal ordezkariek han azaldutakoak.