Hilaren 25ean izango da 'Ametsen etorrera' ipuinaren aurkezpena

Julene Frantzesena 2022ko mar. 15a, 10:05
Liburutegiaren etxaurrea.

Astebete atzeratu dute aurkezpen ekitaldia; hilaren 25ean, ostiralez, izango da, 17:30ean hasita, Udal Liburutegian. Hara joan nahi dutenek ez dute aurrez izenik eman beharko.

Astebete atzeratu dute Ametsen etorrera ipuinaren aurkezpena, eta beraz, hilaren 25ean, ostiralez, izango da haur jaioberriei zuzendutako ipuinaren kontaketa saioa. Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 3. mailara arteko umeei zuzendutako aurkezpena 17:30ean hasita egingo dute Udal Liburutegian. Hara joan nahi dutenek ez dute aurrez izenik eman beharko.

Herrian erroldatzen diren haur jaioberriei Azpeitia balio hezitzaileen bidez ezagutarazteko ipuina da Ametsen etorrera. Felipe Murillok idatzi du ipuina, eta ilustrazioak, berriz, Olatz Alkortak egin ditu. Herrian jaiotzen diren haur guztien familiek jasoko dute aurrerantzean ipuina, umea erroldatzera udaletxera joaten direnean. Gainera, Gazte Informazio Bulegoan ere eskuratu ahal izango dute herritar guztiek, bost euroren trukean.