Umeen danborrada 2022

Jai arratsaldez, Saka ganadutegiko zezenak atera zituzten sokamuturrean

Gorka Eizagirre 2022ko mar. 14a, 08:30

Atzo arratsaldez sokamuturra izan zen herriko kaleetan, Saka ganadutegiko zezenak atera zituzten.

Jende andana ibili zen atzo, igandea, zezenean. 16:30ean Erdikale barrenetik zezena atera, eta 20:00 aldera arte ibili zen zezena kalerik kale. Atzoko sokamuturrean Saka ganadutegiko zezenak ibili zituzten sokan. Irteera unetik bertatik jende asko ibili zen zezenean; bai hesien atzean, kale ertzetan zein kantoietan jende multzo handiak bildu ziren.