Karnabalak 2022

Udalaren zein zezenzaleen omenaldia jaso du Jose Mari Iturzaetak

Julene Frantzesena 2022ko mar. 1a, 16:31
Iturzaeta erdian, udaleko ordezkariekin eta hainbat zezenzalerekin. (Zezen Beltz)

Brigadako langilea jubilatu egin da, eta udal ordezkariek zein sokamutilek eta Zezen Beltzeko kideek esker ona adierazi eta oroigarria eman diote hari gaur goizean.

Azpeitiko Udalaren eta hainbat zezenzaleren omenaldia jaso du gaur, asteartea, Jose Mari Iturzaeta brigadako langileak. Izan ere, jubilatu egin da, eta udal ordezkariek zein sokamutilek eta Zezen Beltzeko kideek esker ona adierazi eta oroigarria eman diote, urteetan sokamuturrerako hesiak ipintzen aritu delako.