Karnabalak 2022

Mozorroz bete dira ikastetxeetako jolastokiak

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 25a, 19:47

Asteazkenera arte ez dira itzuliko geletara Azpeitiko ikastetxeetan, eta karnabaletako lehen ospakizunetan murgilduta ibili dira gaur ikasleak eta irakasleak.

Ostegun Mehe egunean ohikoa dutenez, Azpeitiko ikastetxeetan ez dute hutsik egin mozorro festek. Taldeko mozorroekin eta dantzekin zein banakakoekin, baina festa giro betean beti ere, eskoletako jolastokietan Karnabal festa jendetsuak egin dituzte. Aurten, gainera, iaz ez bezala, gurasoek ere ateak irekita izan dituzte ikuskizunaz gozatzeko.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Iraurgi Ikastetxeko mozorro festak ikus daitezke bildumako argazkietan.

(Argazkiak: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Ikastetxea)