Karnabalak 2022

Ostegun Gizen eguna ospatu dute San Martin egoitzan

Anartz Izagirre 2022ko ots. 25a, 13:37

Ostegun Gizen eguna izan zen atzo, eta San Martin egoitzako kideek ondo baino hobeto ospatu zuten eguna. Torradak jan zituzten, eta Nagusilan elkarteko Jon Lasa arduratu zen giroa jartzeaz.

Karnabalak heldu dira San Martin egoitzara ere. Atzo hasi zituzten jai giroko ospakizunak hango langileek zein egoiliarrek, eta Ostegun Gizen eguna zela aprobetxatuz, torradak jan zituzten. Horrez gain, Nagusilan erakundeko Jon Lasaren bisita ere izan zuten egoitzan; hura arduratu zen inauteri giroa jartzeaz.

(Argazkiak: San Martin egoitza)