Karnabalak 2022

Hondakin komertzialen bilketa ordutegian aldaketak izango dira karnabalengatik

Anartz Izagirre 2022ko ots. 24a, 18:35

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, datorren astelehenean eta asteartean izango dira aldaketak, errefusaren, organikoaren zein kartoiaren bilketan.

Karnabalak direla eta, hondakin komertzialen bilketaren ordutegian hainbat aldaketa iragarri ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Astelehenean, hilak 28, 07:00etan jasoko dute Alde Zaharreko tabernen errefusa, eta organikoaren nahiz errefusaren ohiko bilketa, berriz, 09:00etan izango da. Bestalde, asteartean, martxoak 1, 06:30ean jasoko dute Alde Zaharreko tabernen errefusa, eta kartoiaren ohiko bilketa 10:00etan izango da.