Karnabalak 2022

Tabernek bihar dute mozorro lehiaketan izena emateko azken eguna

Ihintza Elustondo 2022ko ots. 24a, 13:12
2020ko Astelehen Karnabalean Kabaretez mozorrotu zen Etxe Zuri taberna.

943-15 70 68 telefono zenbakira deituta eman behar da izena. Mozorro onenaren saria jasotzen duen tabernak afaria irabaziko du.

Astelehen Karnabalean, tabernek mozorro sariketan parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketa horretan parte hartu nahi duten tabernek aurrez izena eman behar dute: bihar, ostirala, da horretarako azken eguna. Azpeitiko Udaleko Kultura Sailean eman behar da izena, 943-15 70 68 telefono zenbakira deituta. Tabernak ere mozorrotzera eta festaren parte izatera animatu nahi ditu udalak lehiaketaren bidez. Mozorro onenaren saria jasotzen duen tabernak afaria irabaziko du.