Karnabalak 2022

Gaurtik martxan izango da Azpeitiko karnabalei buruzko galdera-erantzunen jokoa

Uztarria.eus 2022ko ots. 24a, 07:37
2020ko karnabaletan Hemen gaude gu Egan taldeak eskaini zuen dantzaldiko irudia.

Herriko karnabalen bueltako hamaika galdera erantzuteko aukera izango dute herritarrek gaurko 15:00etatik astearteko 12:00etara bitartean. Parte hartzen duten herritarren artean Bertan merkatari elkartearen 200 euroko erosketa bonu bat zozkatuko du Uztarriak. Jokoan parte hartzeko, egin klik hemen.

Uztarria.eus-ek karnabalei lotutako lehiaketa berezia jarriko du martxan bigarrenez. Iaz egin zuen aurreneko aldiz, festarik izan ez bazen ere, eta aurten, festak izango dira, baita jokoa ere. Herritarrek Azpeitiko karnabalei buruzko hamabi galdera erantzun ahal izango dituzte –galdera guztiak erantzun behar dira, baina horretan igarotako denbora ez da kontuan hartuko– datozen egunetan.

Gaurko 15:00etatik astearteko 12:00etara arte izango da martxan lehiaketa, eta galderak erantzuten dituzten herritarren artean Bertan merkatari elkartearen 200 euroko erosketa bonua zozkatuko du Uztarriak.

Zenbat dakizue Azpeitiko karnabalei buruz? Animatu, eta parte hartu jokoan, honako lotura honetan klik eginda.