Ikasberri ikastolaren ondoko parkea eraberritu dute

Ihintza Elustondo 2022ko ots. 24a, 11:20
Xarma parkea, berrituta. (Maialen Etxaniz)

Jolaslekua berritzeko eta irisgarriago egiteko lanak gauzatu ditu udalak Xarma izeneko parkean. Haurren garapenean lagungarri izateko asmoz atondu dute gunea.

Izarraizko Atearen eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolaren artean kokatzen den Xarma parkea berritu du udalak. Material naturalez egindako herriko lehen parkea izan zen hori, eta azken asteotan, hura berritzeko eta irisgarriago egiteko lanak gauzatu dituzte bertan.

Haurren garapenean lagungarri izateko asmoz atondu dute parkea; hau da, natur jolasak baliatuz, helburu pedagogikoak bultzatuko ditu jolasguneak. Orain gutxi gauzatutako obrarekin, zaharkitutako materiala berritu dute, haurren segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, parkea bera, hango sarrera-irteerak, zein eremuen arteko lotura irisgarriago egin dituzte. Material naturala mantentzeko, nahastea gutxitzeko eta mantenua hobetzeko neurriak ere hartu dituzte.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)