Karnabalak 2022

Uztarriak aurten ere photocall-a jarriko du Jai Karnabalean, plazan

Uztarria.eus 2022ko ots. 23a, 08:20
Kuadrilla bat 2020ko 'photocall'-ean.

Kioskoaren atzeko aldean jarriko du Uztarriak polaroidea, eta herritarrek 12:30etik 14:30era bitartean izango dute han argazkiak ateratzeko aukera. Photocall-eko argazki guztiak astelehenean izango dira ikusgai webgune honetan.

Uztarria Komunikazio Taldeak aurten ere photocall-a jarriko du Jai Karnabalean, plazan, kioskoaren atzeko aldean. 12:30etik 14:30era izango dute herritarrek Uztarriaren polaroidean argazkiak ateratzeko aukera.

Argazkiak festa giroko apaingarriz eta osagarriz hornituta atera ahal izango dituzte hala nahi dutenek. Uztarriako kazetariek aterako dituzte argazkiak, eta horiek astelehenean izango dira ikusgai webgune honetan.

Animatu eta atera karnabaletako argazki dibertigarrienak Uztarriaren photocallean!