Karnabalak 2022

Sokamuturrerako hesia jartzen hasi dira

Julene Frantzesena 2022ko ots. 21a, 12:10

Hesia jarri dute dagoeneko Artzubian. (Zezen Beltz)

Badatoz karnabalak, eta haren batera, sokamuturra. Ia bi urteren ostean –azaroan Errebalean egin zen sokamuturra da salbuespena–, udal langileak sokamuturrerako hesia jartzen ari dira herriko hainbat gunetan. Igandean, astelehenean eta asteartean izango da zezena kalean.