Karnabalak 2022

Karnabaletako argazkien erakusketa zabaldu dute Sanagustin kulturgunean

Ihintza Elustondo 2022ko ots. 21a, 09:00

Azken urteetan Azpeitiko Argazki Elkarteak ateratako irudiak ikusteko aukera izango da martxoaren 7ra bitartean.

Karnabaletako argazkiak ikusteko aukera dago Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, azken urteetan Azpeitiko Argazki Elkarteak ateratako irudiak bildu dituzte, eta horiekin atondu dute erakusketa. Martxoaren 7ra bitartean izango da zabalik.