Karnabalak 2022

Karnabaletako abestiak, motorrak berotzeko

Uztarria.eus 2022ko ots. 16a, 09:30

Iaz ospatu gabe gelditu ostean, aurtengo Karnabal festak noiz iritsiko zain dira dagoeneko herritarrak, inoiz baino desio handiagoz. Aurreko urteetan gisan, eta giroa berotzen hasteko, inauterietako abesti guztiak entzungai jarri ditu Uztarria.eus-ek. Azpeitiko Karnabaletako diskoko abestiak dira Uztarriaren Soundcloudeko kontuaren bidez entzun daitezkeenak.