Aratzerreka auzoko inguruak ezagutu dituzte 'Urrutira joan gabe' saioko atal berrian

GUKA magazina 2022ko ots. 5a, 14:07

Denboraldi honetako bosgarren saioan, Xabat Olaizola Guillermo Segurolarekin elkartu da, eta biek batera egin dute auzoan zehar ibilbidea. Besteak beste, Aratzerrekako ur-jauzia erakutsi eta hainbat bitxikeria kontatu ditu Segurolak, umoreari uko egin gabe.