Izaro Sarasua azpitxapeldun izan da Gasteizko Tenis Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Oñatz tenis kluba 2022ko urt. 31a, 11:41
Izaro Sarasua tenislaria. (Oiñatz kluba)

Finala Adriana Lopez faboritoaren aurka jokatu zuen, eta ezin izan zuen txapela etxeratu; 36 eta 36 bukatu zen partida. Gasteizko Peña Vitoriana klubak antolatutako txapelketa asteburuan jokatu dute kirolariek, eta alebinen mailan leihatu zen Sarasua.

Izaro Sarasua tenislari azpeitiarra azpitxapeldun izan da Gasteizko Tenis Txapelketan. Azpeitiko Oñatz klubeko jokalariak txapelketa zoragarria jokatu zuen asteburuan. Hain zuzen ere, final laurdenetako norgehiagoka 60 eta 61 irabazita, finalerdietara sailkatu zen, eta partida horretan 63 eta 62 hartu zuen mendean aurkaria.

Finala Adriana Lopez faboritoaren aurka jokatu zuen, eta ezin izan zuen txapela etxeratu; 36 eta 36 bukatu zen partida. Gasteizko Peña Vitoriana klubak antolatutako txapelketa asteburuan jokatu dute kirolariek, eta alebinen mailan leihatu zen Sarasua.

Bestalde, duela bi aste Getxon jokatutako txapelketan parte hartu zuen Sarasuak, baita Naike Oiartzabalek ere, eta biak finalerdietara iritsi ziren. Datorren larunbatean, berriz, Euskadiko taldekako txapelketan ariko dira Oiñatz taldeko neskak, eta etxetik kanpo, Getxoko (Bizkaia) Jolaseta taldearen kontra.