Judoko 3. Dana lortu du Kodaoreko Erik Leonek

Mailo Oiarzabal 2022ko urt. 18a, 17:38
Erik Leon (ezkerretik hasita hirugarrena) Kodaoreko taldekideekin. (Kodaore)

Kodaore judo taldeko Erik Leonek 3. Dana lortu zuen joan den abenduaren 18an. "Azterketa zaila" gainditu ondoren lortu du Leonek gerrikoa aldatzea eta koska bat gehiago aberastea.

Taldekidearen lorpenarekin "zorioneko" agertu dira Kodaorekoak, "bere eta taldearen lanaren eta dedikazioaren fruitua" izan delako Leonen lorpena.