'Planeta, ilargia eta konstelazioak' tailerra izango da igandean Ekoetxean

Anartz Izagirre 2022ko urt. 11a, 14:27

Espazioarekin, Eguzki-sistemarekin eta izarrekin lotura duen saioa izango da, eta 6-12 urte bitarteko haurrei zein horien familiei zuzendurik dago. Ostirala baino lehen eman beharko da izena Ekoetxera deituta.

2022ko Familia Ekintzen barruan, Planeta, ilargia eta konstelazioak deituriko tailerra egingo dute igandean, hilak 16, Ekoetxean. 11:00etatik 12:00etara egingo dute saioa, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zein horien familiei zuzendurik dago; bertan, espazioarekin, Eguzki-sistemarekin, izarrekin nahiz bidaia espazialekin lotura duten kontzeptuak azalduko dituzte, antolatzaileen arabera, "modu oso praktikoan eta dibertigarrian". Horrez gain, konstelazio propioa egiteko aukera ere izango dute partaideek, ondoren etxera eramateko.

Tailerrean interesa dutenek ostirala, hilak 14, baino lehen eman beharko dute izena 943-81 24 48 telefonora deituta. Plaza mugatuak izango direla adierazi dute Ekoetxeko kideek.