Oporren ostean, zabalik da Emakumeen Txokoa

Julene Frantzesena 2022ko urt. 10a, 11:10

Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara zein 16:00etatik 19:00etara. Besteak beste, ikastaroak, solasaldiak nahiz tailerrak izango dira bertan datozen asteetan.

Gabonetako oporraldia pasatuta, Emakumeen Txokoa martxan da berriz ere. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara zein 16:00etatik 19:00etara, eta hainbat ikastaro, ekintza nahiz hitzordu izango dira bertan datozen asteetan eta hilabeteetan.