Urrestillak eta Ansolak Baserria KM0 pilota txapelketa irabazi dute

Julene Frantzesena 2022ko urt. 10a, 10:51
Julen Urrestilla eta Iker Ansola txapelketa irabazita. (Ilunpe elkartea)

Markina-Xemeingo Franco eta Odiaga izan zituzten aurkari finalean, eta azpeitiarrak 18 eta 9 nagusitu ziren atzo Sopelan jokatutako finalean.

Julen Urrestillak eta Iker Ansolak III. Baserria KM0 pilota txapelketa irabazi zuten atzo, igandea, Sopelan (Bizkaia). Markina-Xemeingo Franco eta Odiaga izan zituzten aurkari finalean, eta Ilunpe elkarteko pilotari azpeitiarrak 18 eta 9 nagusitu ziren. Alebinen finalaz gain, benjaminena eta infantilena ere izan ziren atzokoan.