Pertsona bat zauritu da istripuz, ehizean ari zela

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 8a, 17:02

Ertzaintzak Uztarriari jakinarazi dionez, 15:00ak aldera jazo da ezbeharra. Zauritutakoak besoan jaso du tiroa, "oraindik ezagutzen ez diren zehaztapenak tarteko". Istripuaren lekuan zeuden gainerako ehiztariek Urrestillara gertutatu dute zauritutako pertsona, eta handik Donostia Ospitalera eraman dute Osakidetzaren helikopteroan. 

Pertsona bat zauritu da gaur arratsaldean, istripuz, ehizean ari zela. Ertzaintzak Uztarriari emandako informazioaren arabera, ezbeharra Aratzerreka inguruan gertatu da, 15:00ak aldera. Ertzaintzak baieztatu du zauritutako pertsonak besoan jaso duela tiroa, eta azaldu du ezbeharra istripuz jazo dela, "oraindik ezagutzen ez diren zehaztapenak tarteko". Zauritutako ehiztariarekin zeuden kideek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, eta haiek Urrestillara jaitsi dute zauritua. Hara bertaratu dira Ertzaintza, larrialdietako anbulantzia eta Osakidetzaren helikopteroa, eta han artatu dute zauritutako pertsona aurrenekoz.  

Ertzaintzak jakinarazi duenez, "egoeraren larritasunagatik" Donostia Ospitalera eraman dute zauritua, eta han dago uneotan.