I. Euskal Duatloia jokatuko dute ostegunean herriko zezen plazan

Andoni Elduaien 2022ko urt. 3a, 11:10
Proban parte hartuko duten bost kirolari. (Argazkia: Euskal Pentatloia)

Ostegunean, 11:30ean hasiko da bederatzi kirolariren arteko lehia. Zortzi enbor ebaki eta lau kilometro korrika egin beharko dituzte herriko zezen plazan. Sarrerak salgai daude Azpeitiko Mendizabal erretegian.

Datorren ostegunean, Errege egunez, I. Euskal Duatloia jokatuko dute Azpeitiko zezen plazan. 11:30ean hasiko da txapelketa, eta guztira, bederatzi herri kirolarik parte hartuko dute lehian: Xabier Zaldua, Ioritz Gisasola, Oier eta Julen Kañamares, Eneko Saralegi, Ugaitz eta Aratz Mugertza, Aritz Irazabal eta Arkaitz Jauregi ariko dira nor baino nor gehiago.

Aizkora eta korrika uztartuko dituzte I. Euskal Duatloian: 45 ontzako etzandako lau enbor moztu, lau kilometro korrika egin, eta 45 ontzako zutikako lau enbor ebaki, horiek dira duatloiko parte hartzaileek osatu beharko dituzten lanak. Herri kirol probarako sarrerak Azpeitiko Mendizabal erretegian eta Tolosako (Gipuzkoa) Kantabrikon daude salgai, 20 euroan.

Lehian arituko diren kirolariak.