Herriko hainbat merkatari Ekindarrera batu direla adierazi du udalak

Anartz Izagirre 2021ko abe. 30a, 16:16
Ekindarrek merkatarientzako aurkezpena eskaini zuen Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. (Azpeitiko Udala)

Joan zen astean merkatariei zuzenduriko bilera egin zuen Ekindarrek, eta ordutik horietako hainbatek aurreinskripzioa bete dutela nabarmendu du udalak. Oraindik ere zabalik dute herritarrek zein merkatariek aurreinskripzioa egiteko aukera.

Ekindar Azpeitiko energia kooperatibaren aurkezpena egin zuten abenduaren 15ean Sanagustin kulturgunean, eta abenduaren 22an merkatariekin beste bilera bat egin zuten, merkatariek eta Bertan elkarteak hala eskatuta, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Udalak nabarmendu duenez, juntadizoaren ostean hainbat izan ziren Ekindarrera batzeko aurreinskripzioa bete zuten merkatariak, eta azaldu dute oraindik ere irekita dagoela horretarako aukera, Ekindarren webgunean. Bertan aurki daiteke proiektuaren inguruko informazio guztia ere.

Ekindarrek 450 familiaren eta establezimenduren energia beharrak asetzeko gaitasuna izango du, eta horretarako 2.200 plaka fotovoltaiko ezarriko dituzte Urrestillako Kaminazpi izeneko eremuan.