Bakarrizketa saioa eta antzerkia izango dira gaur arratsaldean

Julene Frantzesena 2021ko abe. 22a, 08:25
Nerea Garmendia. (Nerea Garmendia)

Bakarrizketa saioa Nerea Garmendia aktoreak eskainiko du, eta Tranpola antzerki taldeak, berriz, antzerki obra. 19:00etan hasiko dira Sanagustin kulturguneko emanaldiak, eta doakoak izango dira.

Katapulta Tour Gipuzkoaren aurtengo zirkuituaren barruan, bakarrizketa eta antzerkia saio bana izango dira gaur Sanagustin kulturgunean. Bakarrizketa saioa Nerea Garmendia aktoreak eskainiko du, eta Tranpola antzerki taldeak, berriz, antzerki obra.

Garmendiaren Con taras y a lo loco bakarrizketa eskainiko du; Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabalek, berriz, Txilin hotsak obra taularatuko dute. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da.