Gabonetako apaingarrien tailerra egin dute Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 12a, 15:29

Hainbat haur eta gaztetxo animatu dira saioan parte hartzera, eta argia egiten duten koloretako botilak margotu dituzte bertan.

Gabonetako apaingarriak sortzeko tailerra egin dute gaur goizean, Ekoetxean. Hainbat haur eta gaztetxo animatu dira saioan parte hartzera, eta argia egiten duten koloretako botilak margotu dituzte bertan. Datorren igandean, abenduaren 19an, gabonetako apaingarriak sortzeko beste saio bat egingo dute, 11:00etan hasita. Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta edota museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora idatzita.