Euskararen Eguna ospatu dute herriko ikastetxeetan

Mailo Oiarzabal 2021ko abe. 3a, 18:18

Euskararen aldeko aldarriekin apaindtu dituzte ikastetxeak eta egunean zehar hainbat ekintza burutu dituzte, festa giroan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan.

Hizkuntza erabiltzearen aldeko aldarriekin eta festa giroan ospatu dute aurten ere abenduaren 3a, Euskararen Eguna, Azpeitiko ikastetxeetan.

Jolasak, musika, dantza, idazleen bisitak, erakusketak, txokolate janak... Askotariko ekintzak izan dituzte batean eta bestean gaurko egunean zehar. COVID-19aren kutsatze olatu berriak etxetik irten ezinda dituen ikasleek ere hartu dute ospatzeko tartea, online bada ere.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, Iraurgi Ikastetxeak eta Urola Ikastolak utzitako irudiotan ikus daitezke gaurko ospakizunetako batzuk.