Gaur piztu dituzte Gabonetako argiak herriko kaleetan

Anartz Izagirre 2021ko abe. 3a, 17:58

Piztu dituzte Gabonetako lehen argiak Azpeitian. Gaur, abenduak 3, hasi dira dir-dir egiten herriko kaleetan zehar jarri dituzten argiak, eta datozen asteetan, jaiak amaitu arte, piztuta egongo dira. Herriko hainbat kale eta plazatan jarri dituzte gauez kaleak apaintzeko argiak, udalaren eta Bertan merkatari elkartearen ekimenez.