Azaroaren 25a

Murala margotzen ari dira Sanjuandegiko pasabidean, Azaroaren 25eko ekintzen bueltan

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 26a, 18:28

Hainbat emakume animatu da duela urte batzuk egindako murala berritu eta berriro irudiz eta jolorez janztera. Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira antolatu dute ekimena.  

Emakumeen Mahaiak Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira antolatutako ekintzen barruan, mural margoketa egiten ari dira gaur, ostirala, Sanjuandegiko pasabidean. 16:00etan jarri dute hitzordua bertan, eta hainbat emakume animatu da duela urte batzuk egindako murala berritu eta berriro irudiz eta jolorez janztera. Gaur egingo dute mural margoketaren lehen saioa, eta ia-ia bukatuta utziko duten arren, hurrengo ostiralean amaituko dute, xehetasun guztiekin.