Urko Egañak Eibarko San Andres Bertso Paper Lehiaketako lehen saria jaso du

Nerea Uranga 2021ko aza. 26a, 12:07
Urko Egaña atzo San Andres Bertso Paper Lehiaketako txapela jaso berritan.

Eibarko (Gipuzkoa) ...eta kitto! euskara elkarteak antolatzen duen San Andres Bertso Paper Lehiaketako helduen mailako txapela eskuratu du bertsolari azpeitiarrak.

Ezinaren Mina bertso sortarekin irabazi du Urko Egaña azpeitiarrak Eibarko San Andres Bertso Paper Lehiaketa. Bullynga jasaten duen 14 urteko nerabe baten paperean sartu da Egaña bertso sorta hori osatzeko. Helduen mailako lehen saria jaso du, 300 euro eta txapela. Bigarren saritua Iñigo Legorburu hernaniarra izan da.

...eta Kitto euskara elkarteak atzo arratsaldean banatu zituen San Andres Paper Lehiaketako sariak, Eibarko Coliseo antzokian.