Lur Korta ipuin kontalariak saioa eskainiko du azaroaren 29an

Julene Frantzesena 2021ko aza. 19a, 08:06
Lur Korta ipuin kontalaria.

Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako kontaketa izango da, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da. Datorren ostegunera arte izango da horretarako aukera.

XXXII. Ipuin Kontaketa Zikloaren barruan, Lur Kortak saioa eskainiko du azaroaren 29an, astelehena, 17:30ean hasita, Udal Liburutegian. Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako kontaketa izango da, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da; datorren ostegunera arte izango da horretarako aukera Udal Liburutegiko 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidalita.