Azpeitiko Ikastola Ikasberriren eraikinaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin dute

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 18a, 13:03

Duela 25 urte, azaroaren 17an, sortu zen Azpeitiko Ikasberri Ikastola egun kokatzen den eraikina. Hori ospatzeko, ekitaldia egin zuten atzo, ikastolan bertan.

Azpeitiko Ikastola Ikasberri egun kokatzen den eraikina sortu zela 25 urte bete ziren atzo, azaroak 17, eta hori ospatzeko, ekitaldia egin zuten ikastolan bertan. Hain zuzen ere, solasean aritu ziren ikastolaren sorreran parte hartu zuten irakasleak, orduko bultzatzaileek nahiz egun ikastolaren parte diren hainbat, ikastolaren ibilbideari errepasoa eginez. Horrez gain, horma irudi bat margotu zuten: Sustraiak eta hegoak idatzi zuten ikastolako horma batean. Bideo emanaldiak ere izan ziren saioan.

Berez, modakua egitekoak ziren ekitaldiaren ostean, baina egungo osasun egoera dela eta, bertan behera gelditu zen. Jende ugari elkartu zen ekitaldian: ehun lagun inguru bertaratu ziren. Saioarekin amaitzeko, Beñat Lizasok idatzitako bertsoak abestu zituzten han bildutakoek, musikaz lagunduta.