Aso 4 Raperu eta Uki Selektahren emanaldia izango da gaur Orkatzen

Anartz Izagirre 2021ko aza. 19a, 09:00

Rap abeslariak eta DJak igoko dira oholtzara, 21:30etik aurrera. Emanaldiaren sarrera doakoa da.

Aso 4 Raperu eta Uki Selektahren musikarekin girotuko dute gaua gaur Orkatz kultur elkartearen tabernan, 21:30ean hasita. Alde batetik, rap abeslariak izango dira oholtzan, eta, bestetik, DJak. Emanaldirako sarrera doakoa izango da.