Datorren asteazkenean ingelesezko bi ipuin kontaketa saio izango dira liburutegian

Julene Frantzesena 2021ko aza. 20a, 08:06
Kids&Us-ek 2018an liburutegian eskaini zuen saio bateko irudia.

Lehen saioa HH 3. mailako haurrei zuzendutakoa izango da, eta bigarrena HH 4. eta 5. mailetako ikasleei nahiz LHko 1. mailakoei. Bi emanaldietara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Datorren asteazkenean ipuin kontaketa saio bereziak izango dira Udal Liburutegian. Hain zuzen ere, ingelesez eskainiko dituzte emanaldiak Kids&Us ikastegiko kideek. Lehen saioa, Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleei eta haien gurasoei zuzendutakoa, 17:30ean hasiko da. Bigarrena, berriz, Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleentzat nahiz Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat izango da, eta 18:00etan hasiko da.

Emanaldietarako plazan mugatuak dira, eta beraz, aurrez izena eman beharko da. Astelehena izango da horretarako azken eguna; 943-15 71 95 edo 688 815 506 telefono zenbakira deituta eman behar da saiorako izena.