Txupinazoarekin hasi dute San Martin Astea adinekoen egoitzan

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 8a, 14:44

Gaur bota dute San Martin Asteari hasiera emateko txupinazoa, 11:00etan. Ondoren, mokadua egin dute, Garazi eta Egoi trikitilariek girotuta. Bihar jarraituko dute ospakizunekin.

Ostegunean, azaroak 11, San Martin eguna izango da, eta horren bueltan, San Martin Astea ospatuko dute adinekoen egoitzan. Hain zuzen ere, gaur bota dute ospakizunei hasiera emateko txupinazoa, 11:00etan. Ondoren, mokadua egin dute, Garazi eta Egoi trikitilariek girotuta. Osasun egoeraren eraginez, "beste urte batzuetan bezalako astea ez" dutela egingo adierazi dute arduradunek, baina "jarduera bereziak egiteko ilusioa eta gogoa" ez dituztela falta adierazi dute.

Bihar jarraituko dute San Martin Asteko ekintzek. Hona hemen egitaraua:

Bihar, asteartea.

11:00. Bingoa.

16:00. Txokolate eta txurro jana.

Azaroak 11, osteguna, San Martin eguna.

11:00. Meza.

13:00. Bazkari berezia.

16:30. Bingo berezia.

Azaroak 12, ostirala.

11:00. Imuntzo eta Unai trikitilariekin erromeria.

Azaroak 13, zapatua.

11:30etik 12:30era. Familiekin mokadua.